Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan, berriro ere egin dute Birzikleta azoka Arrasaten. Bost urteko etenaren ostean bizikletaz, trizikloz, kaskoz, maillotez eta bestelakoez bete da Azoka Plaza. 11:00etatik aurrera izan dute herritarrek salgai zeudenak erosteko aukera, eta hasi bezain laster eraman dituzte etxera aurreneko bizikletak arrasatearrek.