Ur-kontagailuak aldatzeko bigarren fasea abiatu du Udalak. Klidat Fundibide Group enpresa izango da lan horiek egitearen arduraduna, eta aldaketak egin ahal izateko, enpresako kideak harremanetan jarriko dira herritarrekin edo jabekideen komunitateekin, hitzordua adosteko. Udal ordezkariek nabarmendu dute esku-hartzeak ez duela izango kosturik herritarrentzat.
Kepa Urteaga Obrak Zerbitzuak Mantentzea eta Auzoak Saileko Zinegotziak adierazi duenez, kontagailuen aldaketarekin, digitalizaziorantz urrats bat gehiago emateaz gain, ur-kudeaketaren eraginkortasuna eta kudeaketa horri loturiko tramiteak erraztea lortuko du Udalak. "Hau da, errazagoa eta azkarragoa izango da, esaterako, ur-kontaketak egitea, aberiak identifikatzea eta konpontzea eta abar".
Kontagailu berriekin, ur-neurketak digitalizatuta egongo dira, eta "zehatzagoak" izango dira akatsak edota irakurketa okerrak. "Ondorioz, kobrantza okerrak saihestuko ditugu", dio Urteagak.
Bigarren fasean kontagailuak aldatuko dituzten atarteak:
- ALDAI KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9
- ALFONTSO X JAKINTSUA PLAZA: 1, 3, 4, 5, 6, 7, 8
- ANTSO ABARKA KALEA: 2, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 13, 15
- APRENDICES KALEA: 2, 4
- BIDEKURTZETA KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8
- BITERI ETORBIDEA: 1, 2, 11, 13, 15, 16
- BITERI PLAZA: 1
- DEBA ETORBIDEA: 1, 3, 5
- DOCTOR BOLIBAR KALEA: 1, 3, 5
- ELKANO KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 30, 32, 34, 36, 38, 40
- ELMA KALEA: 1, 3
- ERREKALDE KALEA: 3
- ETXAGIBEL NOTARIO KALEA: 1, 4, 6, 8
- ETXETXIKIAK KALEA: 1
- EUSKAL HERRIA PLAZA: 3, 4, 5, 9, 11, 13, 15, 17, 21
- GARIBAI ETORBIDEA: 2, 4, 6, 8, 14, 16
- GIPUZKOA ETORBIDEA: 1, 2, 3, 4, 6, 10, 12, 15, 16, 17, 18, 19, 21, 22, 23, 24, 25, 28, 32, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51.
- IPARRAGIRRE PLAZA: 1, 2, 4
- JOKIN ZAITEGI PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10
- JOSE MARIA ARIZMENDIARRETA PLAZA: 4
- JOSE MARIA EGUREN PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6
- KALE TXIKIA: 2, 4
- LAPURDI KALEA: 1, 2, 3, 5, 7, 9, 11
- LEGARRA PLAZA: 1, 3
- MAISU ARANBARRI PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7
- MARTXOAREN 8 KALEA: 1, 3, 5, 7
- MUSAKOLA AUZOA: 2, 3, 5, 9, 10, 11, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 25, 26, 27
- NAFARROA ETORBIDEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 15, 16, 19, 23, 25, 27, 31
- NAO DE SANTIAGO KALEA: 1, 2, 3, 4
- OÑATI KALEA: 2, 4
- OSIÑAGA KALEA: 2
- SAILUENTE PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12
- SAN BIXENTE FERRER KALEA: 2, 4, 6
- TXAETA KALEA: 1, 3, 5, 7, 14, 16, 18
- ZALDIBAR KALEA: 1, 4, 5, 6, 7
- ZALDUSPE KALEA: 2, 5, 6, 8, 10, 11, 13, 14, 16, 17, 18, 19
- ZERRAJERA KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8
- ZIGARROLA KALEA: 1
- ZUBIKOA KALEA: 4