Arrasateko Udalak ur sarea hobetzearen aldeko apustua egingo du, datozen lau urteetan herriko 10.900 ur kontagailu aldatuta. Modu honetara digitalizazioan eta ur-kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko pausoa emango dute. Kepa Urteaga Obrak Zerbitzuak Mantentzea eta Auzoak Saileko Zinegotziak adierazi duenez, legeak behartuta egin beharreko aldaketak dira kontagailuenak. Hori dela eta, azken urteetan udaletik martxan ari dira aldaketa nola egin jakiteko. "Udaletxeko zerbitzuetatik beste herri batzuetara joan izan dira kontagailuak nola funtzionatzen duten jakiteko. Orain lanak aurrera eramateko garaia heldu da" adierazi du Urteagak.
Digitalizazio prozesu honekin uraren kudeaketan eraginkortasuna lortzea espero dute udaletik. Besteak beste, ur kontaketa zehatzagoak egitea, uraren erabilera arduratsuago bate egitea edota arazoak daudenean, hauek konpontzeko ahalmena azkarragoa izatea. "Teleirakurketa honek guri, zerbitzu moduan, erraztasunak emango dizkigu ur-isurketa edo bestelako arazoak duadenean, hauek identifikatu eta konpondu ahal izateko" adierazi du Obrak Zerbitzuak Mantentzea eta Auzoak Saileko Zinegotziak.
Lanak lau urtez luzatuko dira eta faseka egingo dituztela esan dute udaletik. Lehen faseari astelehenean ekingo diote eta lau edo bost hilabeteko epean 3.051 kontagailu berri jarriko dituzte. Klidat Fundibide enpresak izango du aldaketa hauek egiteko ardura eta herritarrekin harremanetan jarriko dira hitzordua lotzeko. Zalantzak dituzten herritarrek 943 81 22 44 telefonora deitu edo ura@klidat.com helbidera idatzi dezakete informazio eske.
Lasaitasun mezua herritarrentzat
Ur kontagailuak aldatzeko esku-hartze honek langileeak etxebizitzetan sartzea ekarriko du eta Udaletik jakitun dira ez dela egoera erraza izango. Hori dela eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan die herritarrei Urteagak: "Jendeari lasaitasuna helarazi nahi diogu, etxean sartuko diren langileak indentifikatu egingo dira lehenik eta ondoren sartuko dira etxera kontagailua aldatzera".
Gainera aldaketa hauek ez dute inolako eragin ekonomikorik izango herritarrengan