Erremontea Euskal Herrian zabaltzea da Erremontari herriz herri ekimenaren helburu nagusia eta Arrasateko Udalak bat egin du horrekin. Hala, bi partidu jokatuko dituzte zapatuan, 18:00etan hasita. Lehen partidan Irazu-Apezetxea bikotea Susperregi-Aiestaran VI bikotearen kontra arituko dira. Bigarrenean berriz, Ezkurra II.ak eta Martiarenak Jabalera eta Juanenea izango dituzte aurkari.
Set formatuko partiduak izango dira. Hau da, bi set jokatuko dituzte hamabost tantora eta hirugarren setaren beharra balego, zortzi tantora izango litzateke.