"Egoera txarrean" dagoen zuhaitz bat botako dute udal langileek Zaldibarren

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 5a, 11:30

12-13 metroko altuera duen astigarra botako dute gaur goizean Zaldibar parkean. Udal ordezkariek azaldu dutenez, zuhaitz honek adar hilak ditu eta kopa nahiko ahuldua du.

Zuhaitzaren "egoera kaskarra" aspaldi identifikatu zuten udal ordezkariak. "Izan ere, hau bota baino lehen, zuhaitz gazte batekin ordezkatzea aurreikusita zegoen, eta, duela urte batzuk dagoeneko landatu zen zuhaitz berria zaharraren ondoan. Modu honetan, mozketaren prozesuak, landare-estalduran eragin txikia izango du", nabarmendu dute.

Gaur egun, zuhaizti berriak "oso itxura eta indar ona" du, baina argiztapena eta espazio-antolamendua hobetu behar ditu, "behar bezala garatzeko". Hori horrela, zuhaitz zaharra moztuko dute, "landatutako zuhaitz gaztea behar bezala gara dadin, hura ordezteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak