Mikel San Miguelek Kirol zinegotzi kargua hartu du

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko uztailaren 18a

Arrasateko Udal Gobernuak gaur izendatu du Kirol zinegotzi Mikel San Miguel. Modu honetan, Asier Murguzurrek utzitako ardura politikoa hartu du. Era berean, auzoen ardura izaten jarraituko du.

Kirol zinegotzi kargua ez da ardura berria izango San Miguelentzat. Izan ere, ardura hori izan duen Asier Murguzurren laguntzailea izan da orain arte eta azken hilabeteetan haren ardurapean zituen ardura gehienak. Izendapena, beraz, "modu naturalean" eman dela adierazi dute udal ordezkariek.

Kirol saileko ardura izateaz gain, auzoen ardura izaten jarraituko du San Miguelek. "Azpi-sail honek helburuen artean ezarri zituen auzoen parte-hartzea eta bizi-kalitatea hobetzea, horretarako auzo-alkatetzak berreskuratuz eta parte hartzerako tresna bilakatuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak