Punta-puntan dabiltzan Debagoieneko musikari urbanoek zabaldu dute Egurhotza jaialdia

Mirari Altube Arrese 2024ko uzt. 4a, 18:20

Asteburuan egingo den Mondra&Roll jaialdirako egokitutako azpiegiturak baliatuta, Egurhotza iritsi da gaur, uztailak 4, Arrasateko Monterron parkera. Mutiko aramaioarrak eman dio hasiera musika urbanoen maratoiari, eta harekin batera abestu dute Alesardui kantua Etxepe, Tatta eta Golden21K lagun arrasatearrek Densok jarritako doinuekin.

Etxepe eta Tatta & Denso gero ere igo dira oholtzara. Horiez gain, Ebano, JMartina eta Judeline musikari ezagunen kantak ere gertutik jarraituko dituzte elkartutako gazteek.

Bihar, ostera, Mondra&Roll-en txanda izango da eta guztiz bestelako doinuak entzungo dira Arrasateko parkean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak