2024-2025 ikasturteko ikastaroek %3ko igoera izango dute

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 28a, 12:25

Maiatzeko osoko bilkura.

Oraindik aldatu gabe dauden azken tasak eguneratzea bozkatuko du udalbatzak datorren martitzeneko osoko bilkuran. 2024-2025 ikasturteko ikastaroek %3ko igoera izango dute, INEk 2023ko apiriletik 2024ko apirilera ezarritako hazkundea, hain zuzen.

Ezusterik ezean, 2024-2025 ikasturteko tasak onartuko ditu datorren astean udalbatzak, oraindik aldatu gabe dauden azken tasak. INEren (Instituto Nacional de Estadistica) arabera, 2023ko apiriletik 2024ko apirilera %3,3ko hazkundea egon da ondasun eta zerbitzuen kontsumoaren batez besteko prezioetan. Hori kontuan izanda, Ogasun Batzordearen proposamena da ikasturteko tasak %3 igotzea.

Azken bi agintaldietan ez da tasa igoerarik egon, eta "hori ezin da kudeaketa eredua izan", Udal Gobernuaren esanetan. "2015-2023 epealdian KPIa %21 igo den bitartean, tasak ez dira igo, eta, ondorioz, zerbitzu hauen defizit ekonomikoa geroz eta handiagoa izan da", dio Joseba Ezpeleta Ogasun batzordeburuak. "Joera hori amaitu beharra dago", gaineratu du.

Izan ere, aipaturiko igoera "jasangarria" dela adierazi du Ezpeletak, horretarako adibide batzuk jarriz: "Kirol ikastaroetan, adibidez, igoera 0,42 eta 1,19 euro artekoa da, edota euskaltegiko ikasle arrunt batentzat 0,04 euroko igoera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak