Zuhaitz arriskutsuen ebaluazio txostena egin du Arrasateko Udalak. Azterketa horrek egoera txarrean edo hilik dauden zuhaitzen egoera zehazten du eta zuhaitz horiek ordezkatzeko edo zuzentzeko aholkuak jaso, bakoitzaren urgentzia ebaluatuz.
Horri lotutako esku-hartze gehienak udazkenean egingo badira ere, Zaldibarko zuhaitza bihar moztuko dute. "Zuhaitzaren egoera fisiologikoa eta kokalekua kontuan hartuta, gomendagarria da hura kendu eta zuhaizti gaztea jartzea. Ez du kolapsatzeko arriskurik, baina litekeena da adar hilak erortzen uztea, eta hori arriskutsua da, bere kokalekua haurrentzako jolastokiaren erdian baitago", diote Udaletik.