Euskararen biziberritzeak daukan erronka nagusietako bat da lan mundura eta, zehazki, industria eta zerbitzu enpresetara, iristea. Badira, ordea, sektorean helburu horrekin ibilbide oparoa egiten ari diren enpresak.
Horietako hiruren esperientzia ezagutzera emateko asmoz egingo dugu “Hizkuntzen kudeaketa eta euskara gure enpresetan: hiru esperientzia” saioan. Hiru enpresa gonbidatu ditugu: ABB Niessen, Elay eta Ikerlan. Nazioarte mailan diharduten arren, euskararen normalizazioan bide oparoa egiten ari direnak, hiruak ere.
Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, hiru enpresen esperientziak ezagutuko ditugu banan-banan. Ondoren, solasaldiari egingo diogu tartea Goienak dinamizatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.