Ekin Emakumeak Elkarteak, Mundu Bat eta Aldarte elkarteekin elkarlanean, truke-hitzaldi bat prestatu du eguenerako. Hala, Gipuzkoako biztanleria migratuaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoerari buruzko ikerketa bat oinarri hartuta egingo dute saioa. Saioa erdaraz izango den arren, Maria Osesek euskaratuko du, unean bertan.
