Andoni Gorosabelek Alaves utziko du

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 17a, 17:24

Andoni Gorosabel, Zubietan, iaz. (Argazkia: El Desmarque).

Arrasatearrak ekainaren 30era arte dauka kontratua talde babazorroarekin, eta ez du berrituko. "Eskerrak eman nahi dizkiet beti hor egon diren zaleei. Niretzat ohore bat izan da klub honetako kide izatea, kamiseta hau eramatea eta defendatzea. Dena eman dut zelaira irten naizen guztietan, eta oso eskertuta nago", adierazi du agurrean.

Alavesek joan den abuztuan iragarri zuen Andoni Gorosabelen fitxaketa eta, denboraldi baten ostean, agur esateko ordua iritsi zaio arrasatearrari. 35 partidu jokatu ditu talde babazorroarekin. "Gainera, bere lehen gola sartu du Lehen Mailan eta ezinbesteko pieza bihurtu da talde gasteiztarrak mailari eusteko helburua lortu ahal izateko", azaldu du taldeak bere webgunean.

Gorosabelek, bestalde, nabarmendu du oso harro doala Gasteiztik: Sekulako denboraldia izan da arlo guztietan. Izan ditugun boladak, erakutsitako jokoa. Talde osoaren lana izan da. Taldeaz, klubaz eta zaleez harro egoteko modukoa da, ez baita batere erraza eta meritu handia baitu egin dugunak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak