Andoni Gorosabel arrasatearrak Alavesen jokatuko du 2023-2024 denboraldia. Realarekin zuen kontratua datorren denboraldian amaitzen zitzaion, eta abentura profesional berri bati ekiteko garaia dela erabaki du. Hainbat eskaintza zituen esku-artean, baina etxetik gertu egoteko aukera eskaintzen zion Alavesek, eta baita ere urte askoan harekin aldagela partekatu duten Guridi eta Guevararekin berriz ere elkartzea. Hori dela eta, Alavesen arituko da hurrengo denboraldi honetan.
Gorosabelek 2017an egin zuen debuta Realeko lehen taldearekin, Levanten aurka, Valentzian. Aurretik Real Union eta Beasain taldeetan aritu zen utzita. Zubietako haztegian hezitako jokalari debagoiendarrak Donostia utzi, eta Gasteizerako bidea hartuko du hurrengo egunetan.
✅ FICHAJE ‼️ | Andoni Gorosabel, 𝐬𝐞𝐠𝐮𝐫𝐢𝐝𝐚𝐝 𝐲 𝐞𝐱𝐩𝐞𝐫𝐢𝐞𝐧𝐜𝐢𝐚 para la defensa del Deportivo Alavés.
— Deportivo Alavés (@Alaves) August 11, 2023
Más información ➡️ https://t.co/4yaskzHe92#OngiEtorriGorosabel #PróximaParadaPrimera ⚪🔵 pic.twitter.com/g0M8t6CeBL