Adinaren araberako bi zozketa eta izen-emate izango dira aurten. Sarreren erdiak 16 eta 26 urte arteko gazteen artean zozketatuko dituzte eta, beste erdiak, 27 urtetik gora dituzten herritarren artean. Horrez gain, ezinbesteko baldintza izango da Arrasaten erroldatuta egotea, eta, azken urtean zozketaren irabazleak izan zirenak, ezingo dute bigarrenez jarraian irabazi.
Zozketaren irabazleak maiatzaren 27tik aurrera emango dituzte ezagutzera.