Arrasateko Udalak partaidetzazko azterlan bat egin zuen 2022 eta 2023 artean eta galdetegiari erantzundako bizilagunen %90ak lehentasunezkotzat jo zituen auzoaren berurbanizatze lanak eta adierazi igogailuek auzoko irisgarritasuna hobetuko zutela.
Arrasateko sozialistek azaldu dute, igogailu horiei esker, bizilagunek arazorik gabe gainditu ahal izango dutela bi eremu horietan dagoen desnibela. "Orain beste gobernu bat dugu, baina gure hitza bete egiten dugu. Erabateko birgaitzea agindu genuen, eta horretan ari gara. Beti bezala, guk hitza betetzen dugu", nabarmendu dute ohar bidez.