Santa Teresa birgaitu eta berritzeko proiektuaren azken emaitzen berri eman dute

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 30a, 14:40

Auzogunea birgaitzeko inkesten azken emaitzek Doneztebe Portuko kaleko etxeetako filtrazioak konpontzea eta 2005ean gelditutako proiektua eguneratzeko beharra berretsi dute. Deitel Direct S.L. enpresa izan da prozesu parte-hartzailearen arduraduna.

2022an, Arrasateko Udalak ia 7,4 milioi euro jaso zituen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailetik, Santa Teresa eta Santa Marina auzoko berrurbanizazio lanei aurre egiteko. 

Deitel Direct S.L., enpresak prozesu parte-hartzaile bat egin zuen auzoko bizilagunei telefonoz elkarrizketak eginez. Elkarrizketetan, batez ere, adostasuna zegoen bizilagunen artean, 2005eko hiri-berrikuntza proiektua berriz abian jartzeko. Igogailuen instalazioan eta kale berrikuntzetan ados zeuden auzotarrak, hau da, errepide, zebrabide, seinale, espaloien eta ubideen hobekuntzetan. Horrez gain, auzoan aparkatzeko eta filtrazioen etxebizitzen atzeko aldeetan sortutako arazoak lehentasuntzat hartu zuten auzotarrek.

Auzotarren artean egindako prozesu parte-hartzailea egin ondoren, bigarren fasea jarri zuten martxan, auzoko gizarte-eragileekin kontrastatu zen iritzi desberdinak kontuan izateko: Toki Argi jubilatuen elkartearekin, ostalariekin, merkatariekin, auzo elkarteko administrariekin eta udal ordezkariekin. Emaitzak antzerakoak izan ziren eta bizilagunen gizarte-eragileen iritzian bateragarritasuna nabarmendu dute, %100ean babestu zutela auzotarren proposamenak. Inkestatik kanpo, horiek ere aparkalekuen eta Doneztebe Portukoko etxeetako filtrazioak nabarmendu zuten.

Azken emaitzak

Orokorrean, berrikuntza lanak onartzeko jarraibideak auzotarren eta gizarte-eragileen artean adostasun gehien zuten proiektuak izan dira. 2005eko auzo berrikuntza proiektuari lehenbailehen ekitea da helburua, inkestan jasotako proposamenekin eguneratuz. Gainera, azken erabakian hauek izango dira hobetuko dituzten puntuak.

  1. Segurtasuna: Errepide, zebrabide, trafiko seinale eta espaloien berrikuntza.
  2. Mugikortasuna: Eserleku, baranda eta autobus geltokiaren berrikuntza, eta zaborrontziak jartzea.
  3. Garbitasuna: Berdeguneen zaintza, bideen garbitasuna eta autobus geltokitik kontainerrak kentzea.
  4. Ekipamendu berriak: Parke berria San Estebanen, moldaketak ahurren parkean eta egoteko lekua Santa Teresan.
  5. Irisgarritasuna: Igogailuak eta Santa Marinako eskaileren berrikuntza.
  6. Aparkalekuak: Aparkaleku berriak eta Arrasate Institutuko aparkalekuak moldatu.
  7. Filtrazioak: San Estebaneko etxeetako atzealdeko arrail eta filtrazioak konpondu.

Diru-laguntzen banaketa

Proiektuko 11.198.341 euroak lau zatitan banatzen da: 6.227.181,34 euro, irisgarritasuna, bizigarritasuna eta eraginkortasun energetikoari lotutakoak; 2.293.000 euro, igogailu publikoetarako, herritarren irisgarritasuna hobetzeko; 58.000 euro, 2005etik Udalak duen urbanizazio-proiektua eguneratzeko; eta 2.293.097,97, euro urbanizazio-proiekturako. "Behin ikerketa amaituta, Deitel Direct-ek lortutako emaitzak, aurretik dugun proiektura moldatu behar ditugu, %100ean sartzen saiatuko gara" adierazi du Victor Fuentesek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak