Duela hiru urte inguru hasi zen arrasatearra kickboxinga egiten, eta Sergio Sanchez Dinamita gasteiztarra du entrenatzaile, Munduko txapelduna birritan izandakoa.
Europako kickboxing txapelketan izan zen pasa den zapatuan, martxoaren 30ean, Maialen Gallardo arrasatearra, Cruzilles-les-Mepillat (Frantzia) herrian, eta garaipena eskuratu zuen ISKA kategorian, 48 kiloen modalitatean. Hain justu, Marine Bigey frantziarra izan zuen aurkari, Europako txapeldun ohia; bost rounden ostean, ordea, Bigeyk ezin izan zuen Gallardo garaitu.
Duela hiru urte inguru hasi zen arrasatearra kickboxinga egiten, eta Sergio Sanchez Dinamita gasteiztarra du entrenatzaile, Munduko txapelduna birritan izandakoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.