Ander Garay udal bozeramaile jeltzalearen esanetan, herritarren segurtasunerako eta jabetzetarako arrisku zuzena izateaz gain, herriaren iraunkortasunerako eta ingurumen-ongizaterako erronka dira erreketa horiek.
Modu horretan, EAJk bi eskaera zehatz egin dizkio Udal Gobernuari. Batetik, edukiontziak berrikustea eta birkokatzea: "Zaborrontzien egungo kokapenen azterketa zehatza eskatu dugu, batez ere bizitegi-guneen inguruetan daudenena, leku seguruagoetara eta bandalismo-ekintzetarako joera txikiagoa dutenetara birkokatzeko". Bestetik, suarekiko erresistenteak diren materialen edukiontziak ezartzea: "Debagoieneko Mankomunitateari eskatzen diote erretzeko zailagoak diren materialekin egindako edukiontziak jartzea kontuan har dezala, horrela segurtasuna areagotuz eta eragindako suteen arriskua murriztuz".
Garayk nabarmendu du, aurreko agintaldian, EAJren gidaritzapean, antzeko eskaerak egin zirela eta Arrasateko hiru eremu espezifikotan edukiontziak ordezkatu zirela. "Hala ere, Debagoieneko Mankomunitateak agindutako ikerketa bat, gaur egun EH Bilduren administraziopean dagoena, oraindik ez da gauzatu neurri horien bideragarritasunari eta eraginkortasunari buruz, iragarri zenetik bi urte igaro diren arren".
Gaineratu dute Mankomunitateak egin beharreko azterketa, zeinaren Ingurumen Batzordea Garazi Etxeberria Arrasateko Udaleko alkateordea buru duen, "erabakigarria" dela arrasatearrak eta haien jabetzak babestuko dituzten epe luzerako konponbideak ezartzeko. "Obrak, Zerbitzuak, Mantentzea eta Auzoak batzordetik eskaera hori errepikatu dugu, eta Udal Gobernuan jarrera harkorra aurkitu dugu gure kezkekiko. Orain, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen dugu, segurtasunarekin eta Arrasateko bizi-kalitatea hobetzearekin konprometituz".