Tatta eta Malakiasen 'Zure atzetik' kantuarentzat abesti onenaren Gaztea Saria

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 1a, 07:44

Tatta eta Malakias sariarekin. (Argazkia: EITB)

2024ko Gaztea Sariak banatu berri ditu EITBk eta Martin Errasti Tatta arrasatearrak eta Malakias durangarrak egindako Zure atzetik kantuak irabazi du abesti onenaren saria. Gainerako sarituak izan dira Izaro, ETS, Zetak eta Eire.

Otsailaren 28an eta 29an banatu dituzte 2024 Gaztea Sariak, Bilboko Euskaldunan egindako ekitaldi banatan. Tattak eta Malakiasek jasotako abesti onenaren aitortzaz gain, beste hainbat kategoriatako sariak banatu zituzten. Bideoklip onenarena jaso zuen Izaro abeslariak Cerodenero abestiagatik. Zuzeneko onenarena, ostera ETS taldearentzat izan zen eta disko onenarena Zetak-en Aaztiyen lanarendako. Zetak-ek bigarren sari bat ere eskuratu zuen talde edo bakarlari onenarena. Eta talde edo bakarlari berri onenarena, ostera, Eire bikoteari eman zioten.

Sari banaketa ekitaldiak hainbat talderen emanaldiekin borobildu zituzten. Hala, oholtzan izan ziren Tatta bera Fanek lagun eginda, Gorka Urbizu, ETS, Janus Lester eta Eire.

Diskoa argitaratu berri

Tattak Martin izeneko diskoa argitaratu berri du Denso lagunak ekoiztuta. Askotariko gaiak eta estiloak jorratzen ditu, baina muina galdu gabe. Bira bat egingo du martxo eta apiril artean eta lehen kontzertua Madrilen izango dela iragarri du; dena den, Debagoienean ere joko du data zehaztu barik izan arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak