First Lego League txapelketa jokatuko dute zapatuan, martxoaren 2an, Arrasaten, eta 11 ikastetxek eta 39 taldek hartuko dute parte. Hain justu, Bizkaikoak izango dira sei, eta Gipuzkoakoak beste bostak. Tartean dira, gainera, Oñatiko BHIko bi talde, Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako talde bat eta Arizmendi ikastolako lau talde; Challenge modalitatean arituko dira denak ere.
Mondragon Unibertsitateko Arrasateko campusean izango da txapelketa, 09:30etik 15:00etara bitartean, eta bi taldek eskuratuko dute Espainiako txapelketara joateko txartela; hain justu, antolatzaileen hitzetan, "proiektu teknologiko osatu eta berritzaileenak" dituztenek. Martxoaren 16an izango da hori.
Bisita instituzionala
Bisita instituzionala ere izango da txapelketan, besteak beste, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Leire Bilbao Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea gerturatuko baitira Arrasatera.