11 ikastetxe eta 39 talde arituko dira First Lego League txapelketan, Arrasaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 21a, 14:59

First Lego League 2019.

Martxoaren 2an izango da, eta aldi berean jokatuko dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Masterpiece da aurtengo gaia.

Hamabost urte bete berri ditu First Lego League Euskadi programak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 95 ikastetxek, 1.232 taldek, 16.020 ikaslek eta 1.200 boluntariok hartu dute parte urte hauetan guztietan, baina "partaidetza marka gainditu" egin da aurtengoan: "2.828 ikasle eta 171 talde aritu dira programan, eta ikastetxeen kopurua ere handiagoa izan da, 57 aritu baitira". Bada, horiek guztiek martxoaren 2an jokatuko dituzte finalak Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta baita Debagoienean ere. "Arrasaten, hain justu, 11 ikastetxe –Bizkaiko sei eta Gipuzkoako bost– eta 39 talde arituko dira nor baino nor".

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irabazleek Espainiakoan parte hartzeko aukera izango dute, martxoaren 16an, eta, hortik, nazioartekora jauzi egitekoa: Ameriketako Estatu Batuetan izango da, apirilaren 17tik 20ra, Houston hirian.

Programa "erreferentziala"

Antolatzaileen esanetan, First Lego League "erreferentziazko programatzat sendotu da Euskadin" zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika arloetan, eta nabarmendu dute hamabost urte hauetan parte hartu duten taldeak "beren proiektu berritzaileak" prestatzen dabiltzala. "Masterpiece izan da aurtengo erronka, eta ikasleek teknologia eta sormena uztartu behar izan dituzte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak