
3.552 metro karratuko azalera izango du eraikin berriak, lau solairutan banatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 5,7 milioi euro bideratuko ditu horretara. Iazko martxoan eman zuten hain zuzen ere, horren guztiaren berri.
Arrasate Herri Eskolako Musakola gunean eraikin berri bat egingo du Hezkuntza Sailak 5 eta 12 urte arteko ikasleentzat. Oraingo eraikinaren alboan kokatuko da, haren jarraipen gisa. Horretarako, bertan zeuden etxebizitzak bota dituzte eta orubea prestatzen hasi.

3.552 metro karratuko azalera izango du eraikin berriak, lau solairutan banatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 5,7 milioi euro bideratuko ditu horretara. Iazko martxoan eman zuten hain zuzen ere, horren guztiaren berri.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.