54 urteko langile bat hil zen astelehen arratsaldean Arrasaten; Santa Teresa auzoko Galizia kalean. Igogailu baten instalakuntzan azken erremateak egiten ari zela hiru metroko altueratik erori zen behargina, eta bertan hil zen.
Bi elkarretaratze izan dira gaur Arrasateko Herriko Plazan. Iluntzean Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte lelopean egin dute kontzentrazioa LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxaldea eta HIRU sindikatuek. Eguerdian, 11:30ean, ELAk deitutako mobilizazioa izan da.
Sindikatuen datuen arabera, 2024an gutxienez hamabost langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripuz, eta lau dira erorketetan hildakoak.