Auzoz auzo ireki diren espazioak elkar entzuteko aukera zabaldu dutela nabarmendu dute udal ordezkariek, eta "oso eskertuta" agertu dira herritarrek izan duten jarrera eta harreragatik. "Gobernu Plana azaltzeaz gain, auzoetako kezka eta beharrez hitz egin dugu, eta oso ariketa positiboa izan da. Auzoetan auzoko gaiez hitz egiteko espazioak beharrezkoak direla ohartu gara, eta, aurrera begira, elkar entzuteko espazio hauei jarraipena ematea da asmoa", azaldu du alkateak.