Jai Zalek ateak itxi ditu, 32 urteren ostean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ots. 8a, 10:18

Gorrapideako militanteak.

1991n hasitako bideari amaiera eman dio Jai Zale taberna eta elkarteak, eta Gorripideako militanteak harro azaldu dira egindako bideaz. "Harro gaude dibertsiorako, hausnarketarako eta ikaskuntzarako espazio bat partekatu dugulako, baita genero-identitate guztiekiko espazio libre eta sentikor bat disfrutatu ahal izan dugulako ere".

1991n, Zutik sortu zuten, EMKren eta LKIren arteko bat-egitetik sortutako alderdi politikoa. Urte horretan bertan, Arrasaten bi mugimenduetako lokalak (Aldai eta Makatzenakoa) saldu zituzten Jai Zale jai-areto zaharra erosteko, gerora jarduera soziokultural ugari bildu izan dituen proiektuari bide emanez.

Jai Zale, tabernak eta elkarteak osatua, herriko eta eskualdeko gizarte mugimenduen erreferentea izan da: Arrasateko Talde Antimilitarista, Kakitzat, AHTren aurkako taldeak, Komite Internazionalistak, Ekologistak Martxan, Kooperatibista Taldeak, Emakume Taldeak, Grebalariak, Euskal Herrian Euskaraz, Saharako Elkartea...

Halaber, dozenaka pertsona igaro dira hitzaldiak, liburuak, eztabaidak, filmak eta besteleakoak aurkezten eta hainbat taldek ere erabili izan dute: Kemen, Iraultza Taldea, Hautsi, Alternatiba, Ahal Dugu...

Lokala itxita, Gorripideako militanteen (Zutiken zatiketa) erabakia izan da Udalari lagatzea, baina baldintza batekin: "Gizarte mugimenduek erabiltzeko lokala izaten jarrai dezan". Bukatzeko, zera azpimarratu dute: "Borrokan jarraitzen dugu. Bizitza luzea opa diogu askorentzat gure etxea izan den lokal honi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak