'Arrasate Mozambikerekin bat' solasaldia egingo dute astelehenean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urt. 25a, 12:52

Mozambikeko nekazariak, haien lurretan. (Argazkia: Mundukide).

Mundukide Fundazioak, Harremanek eta Arrasateko Udalak antolatuta, Mundukidek Mozambiken duen programaz ariko dira Adrian Lamas eta Cristina Luque, programako kudeatzailea eta koordinatzailea, hurrenez hurren. Urtarrilaren 29an izango da saioa, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:30ean.

Harremanetik azaldu dutenez, proiektuaren alderdi guztiak zuzenean ezagutzeko aukera izango da astelehenean: alderdi ekonomikoak, sozialak, lankidetzakoak, ezagutzakoak, lanekoak, generokoak, eta abar. "Proiektuak, batez ere, gizaki ororen lehen premia asetzen du: elikagaia. Nekazaritza- teknikak hobetzeko aukera ematen die, bizi-kalitate hobea emango duten ekonomia txikiak sortzeko helburuarekin. Hori guztia gizarte-eraldaketaren ardatz gisa lan eginez", nabarmendu dute.

Hala ere, "miseriatik pobreziara" igarotzeko bidean lanean dihardu Mundukidek, programaren aitzindari Beñat Arzadunen esanetan. "Inguru horietan bizi duten egoeraz hausnartzea eskatzen digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak