Manuel Ramon Campillo epaituko dute Maria Angeles Ibarluzearen hilketarengatik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 23a, 12:18

Galdar herriko irudi bat, Kanaria Handian.

Datorren astelehenean, urtarrilaren 29an, hasiko da epaiketa, eta hamabost urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diezaioke epaileak Campillori, arrasatearra hiltzea egotzita.

2020ko abenduaren 25ean hil zuen Manuel Ramon Campillok Maria Angeles Ibarluzea, 66 urteko arrasatearra, Kanariar Uharteetan. Haren desagerpena salatu zuen lagun batek, eta, Polizia bilaketa lanean ari zela, Ibarluzea berak hil zuela aitortu zuen Campillok.

Hala, hilaren 29an hasiko da Campilloren aurkako epaiketa, Kanaria Handian, han izan baitzen hilketa matxista, Galdar herrian. Kanaria Handiko Probintzia Fiskaltzak hamabost urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu du hiltzailearentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak