Maria Angeles Ibarluzearen hiltzailea polizia-etxean bertan atxilotu dute

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 1a, 21:42
Maria Angeles Ibarluzea Etxabe.

Abenduaren 28tik zegoen desagertuta Maria Angeles Ibarluzea Etxabe –66 urte–. Arrasatearra Kanariar Uharteetan bizi zen aspaldidanik eta polizia haren bila zebilen, azken egunetan lagun batek bere falta sumatu eta salaketa jarri eta gero. Bada, Ibarluzearen bikotekidea polizia-etxean aurkeztu zen eguaztenean, hilak 30, eta aitortu zuen berak hil zuela Ibarluzea.

Hamarkadak zeramatzan Marian Ibarluzea Etxabe arrasatearrak kanpoan bizi izaten, Kanariar Uharteetan. Gaztea zela utzi zuen jaioterria, eta azken urteak Galdar herrian egin zituen, Kanaria Handian. Bertako komunikabideek adierazitakoaren arabera hilabete gutxi zeramatzan bikotekidearekin. Bada, abenduaren 30ean poliziak gorpuzki batzuk aurkitu zituen Ibarluzearen etxe inguruan, izan ere, ordurako polizia arrasatearraren bila zebilen, lagun batek haren desagerpenaren berri eman eta gero. 

Hala, joan den eguaztenean bikotekidea komisariara joan zen, eta aitortu zuen berak hil zuela Ibarluzea, eta hilotza etxebizitzaren alboan lurperatu zuela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak