Hainbat zarzuelatako zatiak aukeratu dituzte: bakarlarien erromantza batzuk, bikotekako pasarteak eta abesbatzak abestutako beste hainbat. Aurrez egindako zarzueletako pasarteak dira gehienak, baina badira berritasunak ere.
Sarrerak 'Arrasate.eus' atarian, salgai
Hiru emanaldi egingo ditu Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak: urtarrilaren 19an, egubakoitza, 20:00etan; urtarrilaren 20an, 19:30ean, eta urtarrilaren 21ean, 19:30ean. Bihar, zapatua, jarriko dituzte, 20 eurotan, sarrerak salgai Arrasate.eus atarian.