2024/01/09 10:00

Ikastaroak

Dantza tailerra: Inauterietako dantzak, fandangoa eta arin-arina

Dantza tailerra: Inauterietako dantzak, fandangoa eta arin-arina
Kulturola, Arrasate

Dantzaren onurak aprobetxatuta dantza herrikoiak (plaza dantzak) ikasteko aukera eskainiko du Goienagusik, bazkideentzat eta horien etxeko edo lagunentzat. Oihane Vicente irakasleak gidatuta Inauterietako dantzak, fandangoa eta arin-arina ikasiko dute.

Saioak martitzenetan izango dira, 10:00etatik 11:30era; hona hemen egunak: urtarrilak 9, 16, 23 eta 30 eta otsailak 6.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak