Arrasateko Udalak adierazi du dirulaguntza bera jaso dutela Errege Magoen eta Olentzeroren desfileek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abenduaren 29a

Atzo EAJk egindako adierazpenei erantzun die Arrasateko Udalak, eta azpimarratu du 4.500 euro inguruko dirulaguntza jaso dutela Olentzeroren nahiz Errege Magoen desfileek, eta horregatik ez dela egia Udalak "bereizketarik edo bazteketarik" egin izana.

Arrasateko Udalak nabarmendu du bi kabalgatek jasotzen dituzten dirulaguntzak berdintzea erabaki dutela; izan ere, Udalak emandako datuen arabera, 2022ko abenduko Olentzeroren kabalgatak 4.500 euroko dirulaguntza jaso zuen eta 2023ko urtarrileko Errege Magoen desfileak, berriz, 8.400 euro inguru "mailakatze eta ezberdintze bat ezarriz".

Horregatik, bi ekimenak 4.500 euroko partidarekin finantziatzea erabaki dutela azaldu du Udalak: "Ez da tratamendu ezberdindurik. Bi ekimenak diru kantitate berberarekin lagundu ditu Arrasateko Udalak; beraz, ez da egia Udalak bereizketarik edo bazterkeriarik egin duenik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak