EAJk "tristura" agertu du "finantzazio faltagatik" Errege Magoen desfilean karrozarik egongo ez delako

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko abe. 28a, 15:27

Karroza, 2023ko Errege Magoen desfilean.

Arrasateko EAJk salatu du EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernuak "bizkarra" eman diola Errege Magoen desfilea antolatzen duen elkarteari. Antolatzaileek azaldu bezala, Udalak ez die eman 2024ko desfilerako eskatu zuten aurrekontu osoa, eta hala, gastuak murrizteko karroza ez egitea erabaki dute.

EAJk adierazi du ez duela ulertzen Udal gobernuaren erabakia, eta salatu dute erabakiak "arriskuan" jartzen dituela herriko haurren ilusioa eta Gabonetako espiritua.

Datorren urtera begira, Udalaren "laguntza eta babesa" izatea espero dute, desfileak "bere distira berreskuratu ahal izan dezan eta karroza tradizio honen parte izan dadin". Halaber, azpimarratu dute Udal gobernuak "herritar guztientzat gobernatu behar duela, bereizketarik eta bazterketarik egin gabe".

Horrekin batera, arrasatearrei dei egin diete urtarrilaren 5eko Errege Magoen desfilean parte hartu dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak