Arrasateko gimnastek hirugarren egin dute Europako txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 19a, 13:59

Hirugarren egin dute Turkian jokatu den Europako txapelketan.

"Oraindik sinetsi ezinda gaude. Oso oso pozik gaude egindako lanarekin eta lortutakoarekin", diote Arrasteko Dragoi gimnasia taldeko gimnastak Turkiatik.

Arrasateko Dragoi taldeko gimnastak Antalyan (Turkia) ospatu den Aerobikeko Europako txapelketan parte hartu dute Aerostep modalitatean eta hirugarren sailkatu dira, Hungaria eta Italiaren ondoren. "Gure puntuazioa atera zen lehendabizi eta lehiatzeko talde bat bakarrik falta zela, Portugal, hirugarren geunden sailkatuta. Portugalek guk baino hobeto eginez gero, laugarren postua lortuko genuke, eta hirugarrena zehaztu arte oso urduri egon ginen. Baina bai, hirugarren egin dugu eta oso oso pozik gaude, sinistu ezinik oraindik".

Europako txapelketan lehiatu dira, Turkian, eta hango maila ikusita jarri ziren urduri lehendabiziko aldiz: "Sekulako maila egon da hemen eta hain maila handia ikusita urduri jarri ginen, baina era berean indartu, motibatu, ere bai, eta oso ondo atera zitzaigun lana. Urte guztiko lanaren oparia da sailkapen hau, lorpen hau, eta oso pozik gaude. Gaur gauean, gainera, afari bat egingo dugu herrialde guztietako gimnastok, eta pozez zoratzen gaude. Entrenatzaile biei eskerrak eman gura dizkiegu, eta baina horrenbeste urtetan gure ondoan egon diren guztiei ere".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak