'Mingots eta langarratik' ipuin kontaketa, Joxe Aldasororen eskutik, eguenean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 14a, 11:12

Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro. (Argazkia: intujaiteatro).

Arrasateko Udal Bibliotekak antolatuta, Mingots eta langarratik ipuin kontaketa egingo du Joxe Aldasorok azaroaren 16an, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Heldu da kontua zirkuituaren baitako saioa izango da.

Honakoa da Mingots eta langarratik ipuin kontaketaren laburpenak, Aldasororen hitzetan: "Langar euria, hezea, fenomeno natural pausatua: berdea, belarra, oparotasuna, bizia, esperantzarekin identifika daiteke. Alta, denok dakigu mingotsak eskaintzen digula bazka behin baino gehiagotan, nahi baino sarriagotan. Jing eta jang, leon-kastillo, positiboa eta negatibotik edaten dute ikuskizunerako proposatzen ditudan ipuinek, batek izan ezik. Mina, sufrimendua, krudelkeria basatia, baita samurtasuna, erresilientzia, maitasuna, ikaskuntza ere".

Era berean, Dorleta Kortazar ere ari da, zirkuituaren baitan, emanaldiak egiten, Ispiluak ipuinarekin. Hala, Eskoriatzan, jaioterrian, egingo du saioa abenduaren 3an, 19:00etan, Zaldibar antzokian. "Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ispiluak. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak. Bizinahia eta beldurra, bizitza eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea… elkarri begira, elkarren isla, gure barruko egietan oihartzun eginez. Leku askotan aurki ditzakegulako gure islada itzuliko diguten ispiluak", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak