Musakolako gaztetxokoari agur esango diote egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 25a, 10:24

Musakolako ikastetxe berriaren proiektua dela eta, eraitsi egingo dute.

Arrasate Herri Eskolaren Musakolako gunea berritzeko proiektuaren ondorioz, gaztetxokoa eraitsi egin beharko dute. Hori dela eta, agur ekitaldia egingo dute egubakoitzean, 17:30ean hasita. Aurpegi-margotzea, kontzertuak eta afari musikatua izango dituzte.

Hainbat urtez Arrasateko 12 eta 17 urte arteko nerabe askoren bilgune izan da Musakolako gaztetxokoa, baina eraikina bota beharrean dira, ikastetxearen proiektu berria dela eta.

Hori dela eta, agur ekitaldia egingo dute egubakoitzean, 17:30ean aurpegi-margotzearekin hasita. Gero, 18:00etan, Musakolako gaztetxokoarekin lotura zuzena eta berezia duten Rebel Noise eta Hankaz gora taldeen kontzertu akustikoak entzun ahalko dira, eta 19:00etan afari musikatua egingo dute.

Ekintzak auzotar guztiei zuzenduta egongo dira, ez bakarrik nerabeei. "Urte askotan zehar gaztetxokoaren inguruan hainbat eta hainbat gaztek bizi izan dituzten momentu berezi asko gogoratzeko unea izango ostiraleko jaia. Beraz, auzotar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu", azaldu dute Arrasateko Udaletik.

Kokapen berria, erabakitzeke

Lekualdaketari dagokionez, Arrasateko Udal Gobernuak azaldu du hainbat aukera aztertzen ari direla gaztetxokoa jartzeko, baina oraindik ez dutela erabakita, ez lekua, ezta data ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak