Goizane Alvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria diputatua, eta Gladys Fernandez, Arrasateko Udaleko Belaunaldien arteko batzordeburua, elkartu dira gaur eguerdian, Monterronen, ekitaldiaren berri emateko.
Ekimenaren gakoa zein den azaldu du Alvarezek. "Helburu garrantzitsuenetako bat lurraldeko artistei ematen zaien ikusgarritasuna da. Programazio bakoitzak artista erreferentzialak eta bertako artista gazteak batzen ditu".
Fernandezek bere aldetik, Gipuzkoan Gazte Tourrek gazteen artean kultura eta aisialdi aktiboaren sustapenean duen funtzioa azpimarratu du: "Funtsezkoa da gazteei hazkunde pertsonalerako eta gizartean aktiboki parte-hartzeko aukera desberdinak eskaintzea eta hain zuzen ere, kulturaren eta aisialdiaren sustapena bi giltzarri garrantzitsu dira horretarako".