Urteroko hitzorduari eutsiz, musikak, abestiek eta dantzek jantzitako ekitaldiarekin omendu dituzte tropa frankistak herrian sartu eta gero hildako 123 debagoiendarrak, gaur arratsaldean Arrasaten egindako ekitaldian. Hildakoen senideek lore-eskaintza ere egin dute Arizmendiarrieta plazako monolitoan.
Ekitaldiaren antolatzaile Intxorta 1937 Kultura Elkartekoek azaldu dutenez,"egia osoa" jakitea eta horretarako ikertu ahal izatea da eskatzen dutena, eta berriki aurkeztu duten ekimen parlamentarioaren inguruko xehetasunak ere eman dituzte. Era berean, azaldu dute Espainiako justiziaren ezezkoen aurrean, Florencia Olazagoitiaren kasua Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordera eraman dutela eskatzeko aztertu dezatela.