Hasiera eman diote Pertsona Nagusien Asteari

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 25a, 19:23

Pertsona Nagusien Asteko aurkezpen ekitaldia, gaur arratsaldean, Kulturaten.

Jokin Etxebarriak gidatuta, Kulturaten aurkeztu dute egitasmoa, eta urriaren 1era arte luzatuko da. Arrasateko Nagusien Kontseilua da antolatzailea.

17:30ean hasi da aurkezpen ekitaldia. Abaroa abesbatzaren emanaldia egon da lehendabizi, eta, ostean, Acumular experiencia hitzaldia eman du Imanol Kerejetak. Arrasate Musikaleko beteranoek ere ez dute hutsik egin, emanaldia egin baitute. Azkenik, Arrasateko Nagusien Kontseiluak prestatutako bideo bat ere proiektatu dute.

Imanol Kerejeta, 'Acumular experiencia' hitzaldia ematen, Kulturaten.

Ekintza gehiago

Datozen egunetan ekintza gehiago egingo dituzte. Bihar, esate baterako, Arrasateko leku enblematikoak ezagutzeko ibilaldia egingo dute lehenbizi, 10:00etan hasita, Biteri plazatik. Arratsaldean, berriz, Iñaki Peña medikuak La etica de los cuidados hitzaldia egingo du Kulturateko areto nagusia, 17:00etan.

Eguaztenetik domekara bitartean ere hamaika ekintza antolatu ditu kontseiluak; beraz, izango da zer egina Arrasaten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak