'Denok mezetara' argazkia, Artgazkiren lehiaketako onena

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko uzt. 3a, 11:27

Artgazkik antolatu duen 2023ko San Juan lehiaketak baditu sarituak. Sandra Meleroren Denok mezetara izan da argazki onena; Aitor Arrutiren Adarra jotzen argazkiarentzat izan da bigarren saria eta hirugarrena, aldiz, Jon Alzaren Erasotzaileak San Juan sura argazkiak. Azkenik, argazki originalena Aimar Elortzaren Azkena ta etxera izan da.

Hala, Sandra Melerok 250 euroko saria eta garaikurra eraman ditu etxera; Aitor Arrutik, 150 euro eta garaikurra eta Jon Alzak eta Aimar Elortzak, 75 euro eta garaikurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak