Fedepadual-ek aitortza jaso du; hango kide da Katearen Loturak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko eka. 30a, 12:13

Fedepadual-eko presidente Mariasun Zubia aitortza jasotzen Madrilen. (Argazkia: SEPD).

Patologia Dualak Kaltetutakoen Senideen Elkarteen Espainiako Federazioko (Fedepadual) presidentea da Mariasun Zubia, Katearen Loturak elkarteko kide arrasatearra.

2019an Debagoienean sortu zen irabazi asmorik gabeko Katearen Loturak elkarteak pauso bat harago eman, eta Fedepadual sortu du beste zenbait erakunderekin batera (Patologia Dualak Kaltetutakoen Senideen Elkarteen Espainiako Federazioa). 2022ko apirilean sortu zen ofizialki federazioa, eta hango presidentea da Mariasun Zubia, Katearen Loturak elkarteko kide arrasatearra.

Patologia Dualeko Espainiako Elkarteak (SEPD), Patologia Dualeko Fundazioak eta World Association of Dual Disorders (WADD) erakundeak Jokabide-adikzioak eta patologia duala jardunaldiak antolatu zituzten ekainaren 23rako Madrilen, eta SEPDren aitortza jaso zuen Fedepadualek; Zubiak jaso zuen ziurtagiria, WADDko presidente Nestor Szerman-en eskutik. "Pozik" agertu da arrasatearra aitortzarekin: "2022an hasi ginen lehen pausoak bideratzen eta ematen. Uste dut gauza asko egin ditugula denbora gutxian oso pertsona gutxirekin. Orain, federazioa formalizatzen hasi behar dugu".

Helburuak, zehaztuta

Patologia duala pairatzen dutenak diziplina anitzeko talde integral baten bidez tratatzea da federazioaren helburuetako bat, Zubiak adierazi duenez: "Biak batera landu behar dira. Prebalentzia daukana lehenago tratatuko duzu, baina bestea kontuan hartuta beti". Hortik jarraituz, aipatu du zenbait mediku eta psikiatrak egin dituzten ikerketetan demostratzen dela "lana bi aldeetan eta diziplinartekotasunarekin ez bada lantzen inoiz" ez dela lortuko osa tzea. Gainera, federazio moduan beste helburuetako bat da gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, baita osasuneko profesionalak ere, uler dezaten "patologia duala hor dagoela".

Familiaren babesa

Fedepadualek familiari ere eman nahi dio garrantzia. "Tratamen- duan hiru hanka badaude; bat familia da. Batzuetan, uste dugu osasun profesionalak duela botere guztia, baina familiak ere badu zeresana eta zerikusia. Azkenean, tratamenduan frakasoa izaten bada, familiak jasotzen du pertsona hori, eta familia formatu egin behar da. Nola eraman aurrera krisi momentua, errekurtsoak... Askotan, ez da jakiten zer egin".

Katearen Loturakek ere horren alde egin du, eta, Zubiak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlari- tzak duela gutxi atera du patologia dualari buruzko protokoloa, eta han sartu ditu Debagoieneko elkartearen iradokizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak