Azoka plazan bildu dira kuadrillak lagunartean bazkaria prestatu eta sabela bapo betetzeko. Paella izan da protagonista nagusi baina askotariko menuak prestatu dituzte bertara gerturatu diren herritarrek. Jatekoa aurrez prestatuta eraman duenik ere izan da. Bertan prestatu edo ez, sabela ondo bete eta indarrak hartu dituzte festa giroan aurrera jarraitzeko. Urtero moduan, sagardo kupela ere jarri dute eztarria bustitzeko asmoz.
2023 eka 25 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.