San Juan egunero legez, 80 urtetik gorako arrasatearrek Udalaren aitortza jaso dute Etxaluze egoitzan. Dozenaka lagun batu dira otordura. Lore sortak banatu dizkiete Bixenta Bengoari –101 urte– eta Ignazio Garmendiari –98 urte–, emakumezko eta gizonezko zaharrenak izateagatik. Abaroa abesbatzak Mendizaleak moduko kantuekin girotu du bazkalaurrea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.