San Juan gaueko ekitaldiekin gozatu egin dute herritarrek beste behin. Errementari dantzaz gain, besteak beste, Ttakun txalaparta taldearen doinuak, Portaloi taldearen koplak eta Arrasate Musikaleko musika bandaren emanaldia izan dira. Herensugeak, gainera, sua piztu du, eta Maider Morras Arrasateko alkateak agurra dantzatu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.