2022ko Kudeaketa Txostena eta urteko kontuak aztertu eta onartuko dituzte, eta iazko ekitaldiko emaitzen aplikazioa eta kooperatibari dagozkion Araubide Ekonomikoko Estatu Xedapenak ere aurkeztuko dituzte onartzeko. Horrez gain, Kontseilu Errektore berriak azken sei hilabeteetako deskargua aurkeztuko du, eta, azkenik, zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
Batzarra bazkideei mugatuta egongo denez, ordea, jakinarazi dute hurrengo egunetan beste ekitaldi bat antolatuko dutela, informazioa nahi dutenentzat. Are, astelehenaz geroztik, Arrasateko BAZeko bulegoan daude teknikariak azalpenak ematen, bazkideak erakartzeko kanpaina berria abiatu baitu Ekiolak. Bihar arte izango dira bertan.