Errementari dantza, Des-Kontrolen doinuekin

Mirari Altube Arrese 2023ko ekainaren 19a

Sanjuanak ate-joka daude, eta ohiturari eutsiz, Errementari dantza egingo dute Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeetako dantzariek hilaren 23an. Des-Kontrol talde arrasatearrak Jose Ramon Vitoriak duela 30 urte sortu zuen abestiaren moldaketa egin du. "Hiru hamarkada ez dira-eta egunero betetzen! Zorionak!"

Des-Kontroleko taldekideak gogotsu daude jaiei ekiteko: "Guk, gure aldetik, inoiz baino argiago dugu gure hauspoak bero-bero jarraituko duela, ez garela etxera perratuta bueltatuko… Herensugearen suak erre arte! Bitartean, suaren bueltan dantzan ikusiko gara… Gora sanjuanak!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak