Haur Dantzarien Eguna: arratsaldeko saio bateratua Uarkapen egin behar izan dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ekainaren 18a

San Juan jaien atarikoen artean klasiko bat izan ohi da Arrasaten Haur Dantzarien Eguna. Aurten 370 bat umek eta hamaika dantza taldek hartu dute parte; ekaitza iragarri dutela-eta, arratsaldeko saio bateratua Uarkapen egitea erabaki dute antolatzaileek.

Honako dantza talde hauek hartu dute parte aurten:

1. Leizarra (Aretxabaleta – Gipuzkoa)
2. Oberena (Nafarroa - Iruñea)
3. Larratz (Nafarroa - Burlata)
4. Txikitxu-Arrostaitz (Arrasate – Gipuzkoa)
5. Ortzadar (Nafarroa - Iruñea)
6. Lore Gazteak (Arrasate – Gipuzkoa)
7. Dardara (Agurain – Araba)
8. Zerutxu (Markiña – Bizkaia)
9. Oñatz (Oñati – Gipuzkoa)
10. Urrats (Soraluze – Gipuzkoa)
11. Oinarin (Antzuola – Gipuzkoa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak