Zazpi pieza gaurko 'Salve Solstitium' musika ekitaldian

Miren Arana Pagaldai 2023ko eka. 16a, 09:46

Goikobalu abesbatza Kulturaten.

Arrasateko Goikobalu abesbatzak eta Txorbela Otxoteak kontzertua eskainiko dute San Frantzisko elizan

Arrasateko Goikobalu abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur Txorbela Otxoteako eta Parrokoiko Abesbatzako abeslari batzuekin batera; Salve Solstitium izeneko ekitaldia San Frantzisko elizan izango da, arratsaldeko zortzietan.

"Aspalditik ez dugu San Juan bezperan kontzerturik eskaini, eta, Salve Solstitium aitzakiatzat hartuta, aurrera atera dugu aurtengo kontzertua", adierazi du Goikobaluko zuzendari Iñaki Maidaganek.

Orkestrak eta AGAk (Arrasateko Gazte Abesbatzak) ere hartuko dute parte kontzertuan, eta zazpi obra interpretatuko dituzte guztira: orkestrak bakarrik irekiko du ikuskizuna, Nicola Piovaniren La vita e bella interpretatuz; ostean, AGAkoen txanda izango da, eta Bruno Coulais-en Les Choristes Suite interpretatuko dute. AGAk amaitzean, Goikobalu abesbatza arituko da orkestrarekin gelditzen diren bost obrak interpretatzen.

Kontzertu "oso polita" izango dela aurreratu du Iñaki Maidaganek, eta publikoak "gozatzeko" aukera izango duela.

Bihar 19:30ean, Txorbela eta Durangoko Bogoroditsie abesbatzaren kontzertua ere eskainiko dute San Frantzisko elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak