Nerea Agirreri egokitu zaio 300 euroko bonua

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 13a, 13:22

Ezkerretik eskumara, Sylvie Schiettekate, Javi Inda, Nerea Agirre eta Javier Ruiz de Muniain.

Harremanen Elkartasun Eguneko zozketako zenbaki saritua Nerea Agirre arrasatearrarena izan da (0825) eta, beraz, Ibai-arteko establezimenduetan gastatzeko 300 euroko bonua irabazi du. Harremaneko kide Sylvie Schiettekateren eta Javier Ruiz de Muniainen eta Ibai-arteko presidente Javi Indaren eskutik jaso du saria.

Harremaneko ordezkariak pozik azaldu dira zozketak izan duen parte-hartzeagatik. "Eskerrak eman nahi dizkiegu Elkartasun Egunean egon ziren herritar guztiei eta, bereziki, tonbolan parte hartu zutenei. Modu horretan, haien ekarpena egiten baitute gure proiektuetan. Beraz, datozen urteetan ere jarrai dezatela parte hartzen", adierazi dute.

Tonbolako 3.500 txartelak berehala saldu zituzten, 4.020 euroko irabaziak lortuz (sagardoaren salmentaren 225 euroak gehituta). Hala, batutako diru kopuru hori Indiako Mumbai hirian daukan Ankur proiektura bideratu du Harremanek. "Han, 200 neskatila laguntzen ditugu gure proiektuaren bitartez eta haiei bizitza duin bat eskaintzea da gure helburua", diote. Harrera etxe hori Santa Anako karitateko ahizpek kudeatzen dute eta, hain zuzen, haiek arduratzen dira Mumbaien behar gehien duten horiek zaintzeaz.

Ibai-arteri ere eskerrak eman dizkiote Harremaneko ordezkariek. "Sekulako laguntza ematen digu elkarteak eta horren adibide garbiena da 300 euroko bonua. Mila esker, bihotzez!", nabarmendu dute.

Halaber, aurtengo Elkartasun Eguna bereziki jendetsua izan zela azaldu dute Harremaneko kideek eta herritar askok hartu zutela parte ekintzetan. "Gainera, Aita Mari, Hotz, Serso edota Amnistia Internazionala bezalako gobernuz kanpoko erakundeekiko interesa ere erakutsi zuten askok eta Harreman Dendako txokolate-jana ere oso arrakastatsua izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak