Elkartasun Eguneko zozketak baditu zenbaki sarituak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 4a, 11:58

Elkartasun Egunak atzo utzi zuen argazkietako bat.

Harremanek antolatutako Elkartasun Egunaren baitan, Ibai-arteko dendetan gastatzeko 300 euroko bonua zozkatu zuten atzo eta honako hau da zenbaki saritua: 0825. Ordezkoak, berriz, 1534 eta 2437 dira. "Zenbaki hauetakoren bat dutenei gurekin   harremanetan jartzeko eskatzen diegu 605 72 05 31ra deituta", azaldu dute. Zenbaki horiek 2023ko uztailaren 3an iraungitzen dira.

Harremaneko kideak oso pozik azaldu dira atzoko egunak emandakoarekin. "Arrakasta handia izan zuen egunak, haur eta helduen parte-hartze handiarekin. Harreman elkarteak benetan eskertzen du pertsona guztien lankidetza, eta horren bide ematen digu behartsuenen alde lan egiten jarraitzeko", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak