Uztailaren 9an, domekan, Arrasateko Monterron parkean kontzertu akustikoa eskainiko du Manu Chao artista paristarrak. Ateen irekiera 17:30ean izango da, eta 18:00etan Burutik taldea eta Eire bikotea igoko dira oholtzara ekitaldiari hasiera emateko. Ondoren, Manu Chaoren txanda izango da; 32 urteren ostean dator bueltan.